Logroñorekin zerbait egin behar genuen, aldatu, berriztu, agian gaztetu... eta horretarako infraestuktura berriak proposatzeaz gain alde zaharrari bizia ematea ezinbestekoa ikusi genuen. Badakigu alde zaharren aldaketa bat proposatuz gero, berriztatze mugimendu bat sortzearekin batera eremuri berriz bizia eman ahal diogula. Ikus dezagun bideo honetan, gure proposamenaren metafora bisual bat balitz bezala, nola gure alde zaharra [eskailerak] esnatu dezakegun.
Idei honi jarraituz eta Logroñok berak eskatzen dituen baliabideak astertuz berritze prozesuari ekingo diogu. Kolore bat aukeratuko dugu, honekin bat egingo duena eta edonon Logroñorekin identifikatuko duguna [morea], gazteon "kultura urbana" [artea, musika, kirola] eta Logroñoren kultura [mahastiak, lurrak] uztartuz giro berri bat emango diogu herriari. Ikus dezagun hurrengo bideo honetan arazoak, konponbideak eta proposamenak...